Eguzki Energia.
1.Eguzki Energia
1.1.Definizioa 1.2. Konbertsio motak:
a) Konbertsio fotovoltaikoa.
b) Konbertsio termikoa.
1.3. Abantailak.
1.4. Energia biltzeko metodoak.
1.5. Erabilpenak.
1.Eguzki Energia
1.1.Definizioa:
Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itsura iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.
1.2.Konbertsio motak:
a)Konbertsio fotovoltaikoa.
Eguzki-energia fotovoltaikoak eguzki izpiak erabiliak sortutako energia elektrikoa da. Energia berriztagarria da. Zelula fotovoltaikoa da energia ekoizpen honen oinarrian.
Gaur egun, eguzki-energia fotovoltaikoak funtzio garrantzitsua betetzen du garapen iraunkorrerakobidean. Energia garbia da, ez du zaratarik sortzen, ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen, eta aplikazio bakanetarako nahiz energia elektrikoko sarea energiaz hornitzeko erabil daiteke.
Azken urteetan, eguzki-energia fotovoltaikoaren ikerketak bi helburu nagusi izan ditu: batetik, silizioaren kontsumoa murriztea eta moduluen ekoizpen-prozesuko kostuak txikitzea, eta, bestetik, sistemen eraginkortasuna handitzea.
b)Konbertsio termikoa.
Eguzki-energia termikoa beroa lortzeko eguzkiaren energiaz baliatzean datza. Uhin elektromagnetikoek materialei beroa transferiten diete. Energia mota hau agortezina eta guztiz berriztagarria da, hau da, naturan ez dauka eraginik.
1.3.Abatailak.
Eguzki-energia hainbat abantaila dituen energia-iturri bat da: ez du kutsatzen, eta erabiliko den lekuan bertan sor daiteke energia, garraiorako azpiegitura garestirik eraiki beharrik gabe. Hala ere, klimaren eta eguzki-orduen mende dago.
1.4.Energia biltzeko metodoak.
Eguzki energia ez da eskuragarri gauez, beraz energia biltegiratzea arazo inportantea da gaur egungo sistema modernoek etengabeko energia hornidura eskatzen baitute.
Masa termikoan oinarritutako sistemek bero bezala gorde dezakete energia. Sistema hauek bero espezifiko handiko materialak erabiltzen dituzte, ura, lurra eta harria esaterako. Solidotik likidora aldatzen diren materialak beste aukera bat dira parafina argizaria eta Glauberren gatza adibidez. Material hauek erraz eskuragarri daitezke, ez dira garestiak eta etxeko lanetako tenperaturak jasaten dituzte (64 °C).
1.5.Erabilpenak.
Eguzki energia aipatzeak, eguzkiaren irradiazioa helburu praktikoak erdiesteko erabiltzea esan nahi du. Hala ere, energia berriztagarri guztiek, geotermikoak eta olatuek eragindakoak izan ezik, eguzkiaren eraginez sortzen dute energia.
Esan bezala, eguzki-teknologiak pasibo edo aktibo bezala sailkatzen dira, energia nola jaso, bihurtu eta banatzen duten arabera. Teknika aktiboek beste tresna batzuen beharra dute eguzki-argia erabilgarria den zerbaitetan bihurtzeko. Teknika pasiboek aldiz, materialen ezaugarriak, orientazioak, aire zirkulazioa errazten duten guneen diseinua kontuan hartzen dituzte, beste iturri baten beharrik gabe.