Besteei esker txertoak jartzen dizkigute.
Besteei esker txertoak jartzen ahal digute. Txertoa, tratamendu prebentiboaren mota bat da, gaixotasuna gertatu baino lehen erabiltzen dena. Gaixotasun kutxakorrak prebenitzeko baliatzen dira, zehazki birus edo bakterioa batek eragindakoak. Txertoa hartzeko bide nagusiak hauexek dira: ahotik hartuta edo azalpeko edo muskulu barneko injekzioaren bidez. Guri txertoa jarri ahal izateko, pertsona asko daude atzetik, orratza asmatu zuena, tertoak daraman sendagai prebentiboa, txertoa jartzen duten jendea, etb.Txertoak hildako mikroorganismoekin, indargabetutakoekin edo haien zatiekin prestatzen dira. Horrela, txertatutako pertsonaren organismoak mikroorganismo horren aurkako babes-mekanismoak jartzen ditu martxan, baina, aldi berean, mikroorganismoak ez du gaixotasuna eragiteko ahalmenik.
Medikuntzaren helburua ez da soilik gaixotasunak sendatzea, baita horiei aurre hartzea ere, eta gaixotasun infekziosoak prebenitzeko bideetako bat txertatzea da. Txertoaren bidez gorputzak gaitz jakin baten aurrean immunitate hartua lortzen du, hau da, gaixotasun hori pasatutakoan gelditzen den babesaren parekoa.
Substantzia biologikoak dira txertoak eta, normalean, injekzio bidez administratzen dira. Helburua pertsona txertatuaren sistema inmunea estimulatzea da gaixotasun infekzioso jakin batzuen aurrean bere osasun babesteko. Txertaketa da osasun publikoan gauzatzen den interbentzio eraginkorrena bizitzak salbatzeko eta osasun ona sustatzeko.
Txertoak prestatzeko bakterioak, birusak edo toxinak erabiltzen dira eta oso prozedura zorrotz batzuen bidez egiaztatu behar dira beren efektu babeslea segurtatzeko eta, aldi berean, eragin litzaketen kontrako efektuak saihesteko.
Pertsonaren bizitzako hainbat une desberdinetan ematen dira, haurtzarotik hasita, eta batzuek dosi bat baino gehiago behar izaten dituzte. Txerto egutegia gida bat da, zein txerto eta zenbat dosi eman behar diren edo txerto bakoitza bizitzako zein unetan eman behar den jakiteko.Txertaketa pertsona baten gorputzean prestakin antigeniko bat sartzean datza. Prestakin hori agente patogeno batetik aterea da eta erantzun inmunitario bat eragiten du pertsona agente patogeno horren erasotik babesten duena. Txertaketa funtsezko tresna da osasun publikoan.
Populazioaren egoera inmunitarioaren aldakortasunak, patogeno berrien eta/edo horien aldakien agerraldiek eta txertoen prestaketako garapen teknologikoak ezinbesteko egiten dute txertaketa programak etengabeki eguneratzea.