Biomak
Bioma ezaugarri berberak dituzten eta eskualde zabal bat hartzen duten lehorreko ekosistemen multzoa da.
Baso mediterraneoa
Mediterranear basoa klima mediterranearra daukaten lurraldeetan garatzen da. 15-20ºC-ko urteko batez besteko tenperatura. Negu epelak, uda lehorrak eta udazken eta udaberrietan prezipitazio altuak egotea dira mediterranear basoaren ezaugarri nagusiak. Gainera hainbat baso suteak ematen dira baina baso hauetako landaretza moldatuta dago. Baso hauek, Mediterranear Itsasoaren inguruan aurkitzen dira gehienbat. Hala ere, egon badaude beste munduko hainbat tokitan; Australiako hegoaldean, Afrika hegoaldean... Hosto iraunkor, txiki eta gogorreko zuhaitzak eta zuhaixkak dira nagusi; arte eta isatsa, adibidez. Fauna aberatsa; basahuntza eta hegazti harrapariak, besteak beste.
Basamortua
Basamortua erliebe mota bat da, non prezipitazio urriak dauden. 20-30ºC-ko urteko bataz besteko tenperatura. Uraren eskasia eta baldintza klimatikoak direla eta, oso populazio-dentsitate txikia duen lur eremu nahiko zabalak dira. Definizio hau kontuan hartuta basamortu deitzen zaie eremu despopulatuei. Horrela basamortu deritze eremu hotzago batzuei, besteak beste artikoa edota tundra. Bizi gutxi daukatela esaten da, baina basamortu motaren araberakoa da; askotan ez da horrela, landaredia hezetasun urritasunaren araberakoa da eta animaliak egunez ezkutatzen direlako hezetasuna gordetzeko, basamortuko ekosistema bat idorra delako.
Tundra
Tundra eremu lau eta zabala da, klima azpizoztua eta izoztutako zorupea du, zuhaitzik gabekoa. Lurra, gehienetan paduratsua, goroldioz eta likenez beteta dago. 0ºC-tik beherako urteko bataz besteko tenperatura.
Sabana
Sabana belartza tropikal edo azpitropikal hedatsua da, landaredi lehorte-jasailez eratua eta zuhaitz bakanak dituena. Normalean, sabanak baso eta estepa arteko eremuak dira. 25ºC-ko urteko bataz besteko tenperatura. Landare belarkarek osatutako larre zabalak dira nagusi, eta han-hemenka zuhaixka eta zuhaitz batzuk ageri dira; akazia eta baobaba, adibidez. Animalien artean, belarjaleak (antilopea eta zebra), harrapari handiak (lehoia eta gepardoa) eta espezie sarraskijaleak (hiena eta saia) dira aipatzekoak.
Oihan tropikala
Oihana euri ugari eta sarriko lurraldeen baso trinkoa da. Definizio honetan sartzen dira bi mota nagusi: inguru tropikalekooihanak eta klima epeleko oihanak. "Lurraren birikak" dira lurralde oihantsuak, landare eta animalien espezie ugari eta biodibertsitate handia gordetzen dutenak.